Tramiteak

Tramiteak

Udalarekin harremana on-line

Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Ezkioko Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.

Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.

Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;

 

Nola erabili

Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:

  • IZENPE Euskadiko identifikazio elektronikoa Ziurtagiri profesionala hodeian
    Profesionalentzako hodeiko identifikazio elektronikoko baliabidea, autentifikatzea eta sinatzea ahalbidetzen duena.
  • Gakoa eta Pasaitza eskuratu
    Foru Aldundiko Ogasun departamentuaren edozein egoitzetan lortu ahal izango duzue, edozein udalekin eta Foru Aldundiarekin telematikoki tramiteak egiteko beharrezko diren erabiltzaile eta gakoa