Kultura
Kultura
Santa Lutzi Zahar etxea

Udal liburutegia
Liburutegi eta irakur gela. Liburu, aldizkari, etab.-en kontsulta eta mailegua. Fotokopiagailu zerbitzua. Santa Lutzi Zahar Eraikina. Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiralean, 6etatik 8etara; larunbatean 10etatik 1era.

Igartubeiti baserria
Ezkion kokatutako baserria. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Duela urte batzuk, azterketa batzuen ondoren, XVI. mendeko euskal baserri tradizionalaren hondarrak aurkitu zituzten bertan, eta baserria museo bihurtu zuten, aspaldiko euskal baserrien bizitza sakonago ezagutzeko aukera emateko.
http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net
Iparragirre enparantza
Santa Lutzi auzoan dago. Joxe Mari Iparragirre, urretxuar pertsonaia ospetsuaren omenez eraiki zen, bera hil zen toki berean.