Ibilbide turistikoak

Ibilbide turistikoak

MANDUBIA-EZKIO-ITSASO-MANDUBIA

PR-GI 163
Txuria/Horia
Luzera : 13 Km
Iraupena : 5 h
Informazio gehiago + 

Ibilbide hau Mandubiako gainean hasten da, Mandubi-Zahar baserrian, hain zuzen ere. Pista bat jarraituz Elorriko aterpera iristen da , ondoren Kizkitzako ermitaraino jarraituz. Handik Atxurzarako bidea hartu behar da. Jeitsieran ezkerrera dagoen harrizko bidea hartu behar da, Ezkioko ur deposituetaraino, Ezkioko herrigunera helduz. Breazko bide bati jarraituko diogu bidegurutze batetara iristeko. Puntu honetan eskuinera hartu eta Idoieta baserria ikusiko dugu. Aurrera jarraitu eta bidegurutze batetara helduko gara. Toki honetatik ur depositua eta ama birjina agertu zen lekua ikus daiteke. Hurrengo bidegurutzean eskuinera hartu eta breazko pista batek Kataindegi, Goene eta Kamiño baserrietara eramango gaitu, San Lorrentzora iritsi arte. Eskubira jarraituz Itsasora iritsiko gara non Kizkitza eta Mandubiarako bidea hartuko dugun.

 

IGARTUBEITI-EZKIO-HARIZTIZABAL-ITSASO-EZKIO-IGARTUBEITI

Luzera: 14 km
Iraupena: 4 ordu 30 min

Igartubeititik irten eta errepidez Ezkioko herri-gunera iritsiko gara. Ezkion PR 67-aren marka zuri-horiak jarraituko ditugu (Pagoaga baserriaren azpitik eta Gurutzeondo, Barrene etxeen gainetik igarotzen da), eta Anduaga Zelaira iritsiko gara. Hemen ezkerrerantz egingo dugu, eta Txipi baserriaren ondotik pasako gara. Errepidez Kattaindegi baserriraino joan, eta bertan ezkerrera desbideratuko gara Zubitain baserria ikusteko. Kattaindegira itzuli ondoren, maldan gora egingo dugu, eta Goene eta Kamiño baserrien ondotik igaroz Hariztizabalera iritsiko gara. Hemen ezkerrera doan pista hartuko dugu, eta erreka gurutzatu eta berriro ezkerrera hartuz Egizabalera iritsiko gara. Egizabal igarota, eskuinerantz egingo dugu, karobi baten ondotik igaroz, eta pista bukatzen denean zelai bat gurutzatuko dugu Egiluze-azpi baserrira iristeko. Honen ondoan ezkerrerantz abiatzen den pista hartuko dugu, eta Egiluze baserriaren ondotik berehala iritsiko gara Itsasora. Itsasoko herri-gunean San Lorentzo ermitarantz doan pista hartuko dugu, eta ermitaren ondoan eskuinera doan bidea hartuta, Ezkiora iritsiko gara, malda handirik gabe. Ezkion, hasieran egin dugun errepide zatia egingo dugu Igartubeitira iristeko.

IGARTUBEITI-EZKIO-ZELAI-SALETE-ERROTA-IGARTUBEITI

SL-GI 32
Txuria/Berdea
Luzera : 6,5 Km
Iraupena : 2,5 h
Informazio gehiago +

Igartubeiti baserri museotik errepidean gora Ezkioko herri-gunera iritsiko gara eta bertan, elizaren ezkerraldetik, Santa Marinara doan bideari jarraituko diogu. Santa Marinako parkea eta hilerria dauden ingurutik Zelaa baserrira doan bidexkari jarraituko diogu.Gero hormigoizko pistan Aeta baserriraino jaitsiko gara eta handik gora Saletera doan bidexkari helduko diogu. Saletera iritsitakoan hormigoizko bidea hartuko degu Agerrezabal baserrira iritsi arte, bertan ezkerrera hartuz. Arane baserri ondotik pasa eta Sagaztizabal-Errotako gurutzea ikusiko dugu. Gurutze honetatik hurbil dauden harmailetan gora eginez, Igartubeitira itzuliko gera.