IBILBIDE OSASUNGARRIAK

Ezkioko Udalak ibilbide sare hau diseinatu du herritarrek ohiturak osasuntsuagoak izan daitezen eta modu honetan kirola egitera animatu.

Ibilbideek  zenbait auzo barnean hartzen dute eta edonork egiteko modukoak dira. Ibilbideak konbinatuz gero hainbat zirkuitu sor daitezke.
Ibilaldi hauek oinez, korrika zein bizikletaz egiteko pentsatuta daude.

Sare hau zailtasun desberdineko 4 ibilbide osatzen dute. Bertan, toki asko bisita daitezke. Adibidez, Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio, Santa Marina, Itsaso, Kizkitza eta Izaspi, Goierriko begiratoki naturala.

Hiru informazio puntu daude. Udaletxearen ondoan, Topa inguruan eta Ezkion.

Ibilbideak Anduagan edo Ezkion hasten dira. Bakoitza kolore batekin.

Anduagan:

Ibilbide horia 6,2 km ditu, Igartubeiti Baserri Museora, Santa Marina atsedenlekura eta Ezkiora urbiltzen gaitu.

Ibilbide urdina 8,2 km ditu. Hemen Ezkio eta San Lorenzo bazeliza bisita dezakegu.

Ezkion:

Auzo honetan sareko ibilbide guztiekin bat egin dezakegu.

Ibilbide gorria 8 km ditu. Izazpi tontorrera igoko gara, Goierriko begiratoki naturala.

Ibilbide berdea 9 km ditu. Botanika aldetik interesgarri handikoa, San Lorenzo eta Kizkitza baselizak, Itsaso eta Beotegiko gailur ondotik doa.

Ibilbide Osasungarriaren PDF-a ikusi