Herriko jaiak & Ekintzak
Herriko jaiak & Ekintzak
Herria osatzen duten bi auzoetako bakoitzak bere jai edo festak izaten ditu: Ezkion, goiko auzoan, maiatzaren 8an San Migel Goiaingeruaren eguna ospatzen da; eta Santa Luzia-Anduaga auzoan, berriz, ekainaren 29an, San Pedro eguna.
Auzoetako festa-egunez gain, badira errotuta dauden eta urteroko maiztasuna duten beste hainbat ekintza edo ospakizun. Otsailaren 4an, Santa Ageda Egunaren bezperan, kopla zahar eta berriak abesten dira herriko auzoetan. San Juan bezperan, suaren inguruko elkarretaratzea eta festa egiten dira Ezkioko eliz aurrean. Uztailean, bigarren igandean, Atxurtzagan elkartzen gara ezkiotarrok festa giroan bazkaltzeko; hil honetan, txango edo irteera bat ere antolatzen da Euskal Herriko txokoren bat hobeto ezagutzeko; eta azkenik, haur eta gaztetxoentzako udalekuak izaten ditugu herrian. Abenduan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara ere txangoa antolatzen da, arratsaldean inguruko beste bisitaren bat egiteko aprobetxatuz. Eta data zehatzik gabe ikastaroak, antzerki-emanaldiak, hitzaldiak eta abar egiten dira.
Festak
Ezkion goiko auzoan · Maiatzaren 8an · San Miguel Jaiak |
|
Santa Luzia-Anduagan · Ekainaren 29an · San Pedro Jaiak |