Datu Ekonomikoak

Datu ekonomikoak

Ezkio eta Itsaso herriak elkartu baino lehen, banatuta zeudenean, zenbait gune txikiz eta baserriz osaturik zeuden eta nekazaritzan oinarritzen ziren.

60ko hamarkadan, gaur egun ezagutzen dugun Ezkio-Itsaso udalerria sortu zen garaian, Santa Lutzi-Anduagako haranean industriak ezartzen hasi ziren.

Lehen inguruko herrietan eta gehienbat Urretxu eta Zumarragan kokaturik zeuden industriak bertan ezarri ziren. Orduz geroztik, industria-garapenak etengabe egin du aurrera, lurraldearen itxuran aldaketa sakona eraginez.

Gaur egun, gure udalerria, haranaren ondoan, GI-632 errepidearen oinean ezarritako industri anitzen eta denboran zehar aldaketa oso gutxi ezagutu duten baserri, etxe isolatu eta hirigune txikiz osatutako guneen arteko aparteko konbinazioa da.

Bestalde, etorkizunean herrialde honetan ekonomi jarduerak kokatuko direla uste da, gune pribilegiatua bihurtuz.

Kalitate handiko baldintza orografikoa duten lur zatiak, etorkizunean hobetu egingo diren komunikazioak eta elkartearen erdian kokatutako herria izatea, etorkizuneko garapenerako ezaugarri apropos eta egokiak dira. Udala aberastasun honen jabe da, eta bertako idiosinkrasia mantendu eta garapen orekatua lortzeko, beharrezkoak diren tresnak lortzen saiatzen da.