Berriak

EzkiON MartxaN Kirol KlubaK, batzarra ospatuko du.

2023·11·18

EzkiON MartxaN Kirol KlubaK, batzarra ospatuko du.

Azaroaren 18an-eguerdiko 12:00etan,Ezkioko Udaletxean.

“Atxurtza baserri inguruko ur-hornidura 1. Fasea martxan.

2023·11·06

“Atxurtza baserri inguruko ur-hornidura 1. Fasea martxan.

Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaritzako Leader-2022 diru laguntza programako diru laguntza jaso da.

Bat egiten du,Euskalgitzaren kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin.

EZKIO-ITSASOKO UDALAK 2023·11·04

Bat egiten du,Euskalgitzaren kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin.

Kaixo herritar, Ezkio Itsasoko Udalak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin, eta azkenaldian jasotako epaiek beste arrazoi bat jarri dute kalera ateratzeko: euskararen aurkako oldarraldia eten egin behar da. Horregatik, eta UEMAko kide ere badelako, euskararekin bat egiteko eta Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia egiten die Udalak herritarrei. Gainera dohako autobusa antolatu du Bilbora joateko. - 15:00etan Alegin - 15:05ean Topa ostatu aurrean Itzulera: 19:30ak aldera. Bertan zehaztuko da. Deitu udaletxera izena emateko eta gorde lekua! Azken eguna, ostirala, azaroak 3. (943 721303)

HERRI-BAZKARIA,ADINEKOEKIN ELKARTASUNEZ

Azaroak 5,igandea. 2023·11·05

HERRI-BAZKARIA,ADINEKOEKIN ELKARTASUNEZ

Egitaraua:

GAU BELTZA

Igartubeiti Baserrian,Urriak 29an,arratsaldeko 18:00etan. 2023·10·29

GAU BELTZA

Ganbara Guraso Elkartek antolatua. Izen-emateak udaletxean urriaren 27a baino lehen. Aforo mugatua izango da.

ILUNABARREKO TXANGOA

EZKIO-KIZKITZA-ATXURTZA,Urriak 28an,arratsaldeko 18:30etan. 2023·10·28

ILUNABARREKO TXANGOA

Kaixo herritar agurgarriak, Zuengana zuzentzen gara, herritar talde batean sortu den proposamen baten berri emateko. Proposamena, hilabetean behin mendi irteerak antolatzea da. Batetik, mendiaz eta naturaz gozatzeko helburuarekin. Bestetik, toki berriak ezagutu eta herritarren arteko harremanak sendotzeko xedearekin. Asmoa, aurrez zehaztutako ibilaldi bat egitea da. Horretarako "hilabeteko azken igandea" aukeratu dugu eta ordua eta lekua egun batzuk lehenago jakinaraziko dugu. Bakoitzak bere jan-edaria eramango luke eta bere autoz joan. Norbera izango da bere buruaren erantzule. Lehen irteera delako, gau beltzaren atarian gaudelako eta illargi betea izango dugulako irteera berezia prestatu dugu hasiera emateko. Animatu!!!! Agur bat

Errigorako produktuak eskuragarri. 2023·10·20

"NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA"

Hastapenean bezala 50 eurotako saski bakarra. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian. Eskaerak egiteko: www.errigora.eus Urriaren 20tik azaroaren 9ra.

Urriak 25,arratsaldeko 18:30etan, EZKIO-ITSASOko Udaletxeko pleno aretoan. 2023·10·25

"ENERGIA ARGITU KIT"

Norberak bere etxeko auto diagnostiko energetikoa egiteko aukera.

ALTZARI,ETXETRESNA ELEKTRIKO ETA BESTELAKO TRASTE ERABILEZINAK ATERATZEKO EGUTEGIA.

2023ko 4.hiruhilabetea 2023·10·03

ALTZARI,ETXETRESNA ELEKTRIKO ETA BESTELAKO TRASTE ERABILEZINAK ATERATZEKO EGUTEGIA.

Traste zaharrak ohiko edukiontzien ondoan uzti behar dira,gaueko 21:00etatik aurrera.

GOIMEN ELKARTEA

OHARRA 2023·09·14

GOIMEN ELKARTEA

Silo -bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak.