Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

 

Aurkezpen honetan azken urteetan bizi izan dugunegoerari buruzko laburpen txiki bat egin nahi nuke.

Lehenik eta behin adieraztea Franco garaian hartutako erabakiaren bitartez, 1965 urtean Ezkio eta Itsaso bateratu zirela Ezkio-Itsaso udalerria sortuz.

Abenduaren 20ko 27/2016 Gipuzkoako Foru Dekretuaren bidez Ezkio-Itsaso Udalerriko Itsaso herrigunea banandu eta udalerri independiente gisa eratzeko erabakia onartu zuen.

Lau urtez bi herriak independiente izan ondoren, Estatuko Auzitegi Gorenak emandako uztailaren 16ko 1025/2020 epaiaren bitartez bertan behera utzi zuen aipaturiko Foru Dekretua, eta 2021eko otsailaren 15etik aurrera berriro Ezkio-Itsaso herri bakarra izatera pasatu gara.

Egoera honen aurrean,2021eko otsailaren 15eko Udal Osoko Bilkuran bi alderdien artean adostu genuen behin-behineko egoera honetan nola funtzionatu, eta halaber Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu genion Itsaso Toki erakunde txiki bezala eratzeko, eta momentu honetan eskaera hori gauzatzerik izango den zain gaude.  

Hauxe da gaur egungo gure egoera, bitartean herritarren ezinbesteko laguntzarekin jarraituko dugu saiatzenarazoei aurre egiten ilusioarekin eta ahalik eta modu egokienen.

 

ALKATEA
Joseba Telleria Zubeldia

 

Dokumentua deskargatu

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria [pdf]

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria

 

Dokumentua deskargatu

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua [pdf]

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua

 

Guardar