AIU-9 SANTA LUTZI-ANDUAGA
AIU-9 Santa Lutzi-Anduaga
2023ko martxoaren 2ko R-23-037 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau onartu da:
1.- Hasierako izaeraz onartzea Sprilur S.A. enpresak sustatutako eta LKS S.Coop. enpresak idatzitako “AIU-9ko Santa Lutzi-Anduaga” eremuko
Urbanizazio proiektua, Ekos Estudios Ambientales S.L:U. enpresak idatzitako ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera. Udal arkiteko-
aholkulariaren 2023-02-20ko txostenan jasotako baldintza guztiak bete beharko dira.
2.- “AIU-9ko Santa Lutzi-Anduaga” eremuko Urbanizazio proiektua ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera jendaurrean jartzea hogeita hamar lanegunez,. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Lurralde Historiak gehien zabaltzen den egunkari batean eta Udalaren egoitza
elektronikoan argitaratuko da.
Jendaurrean jartzeko hasierako iragarkian, proiektua baimentzeko prozeduraren laburpen bat sartuko da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko
abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. Artikuluarekin bat etorrita.
3.- Proiektuak izan ditzakeen ondorio garrantzitsuei buruzko kontsulta egitea ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei eta, lege-testu beraren 37.1 artikuluarekin xedatutakoarekin bat etorriz, gehienez ere hogeita hamar lanegunezko epea izango dute, jakinarazpena jasotzen denetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Halaber, aipaturiko Legearen 37.2 artikuluan aurreikusitako aginduzko txostenak eskatzea, epe horretan eman daitezen.
4.- Bidezko diren gainerako txosten sektorialak eskatzea. Hau dena argitaratzen da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 196.2 artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. Artikuluan xedatutakoa betetezeko.
Halaber, proiektua baimentzeko prozeduraren laburpen bat argitaratzen da honako informazioa duena gutxienez, lege testu beraren 36.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz:
a) Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar du.
b) Proiektua baimentzeko organo eskuduna Ezkio-Itsasoko Udaleko Alkatea da. Organo horren aurrean alegazioak aurkeztu ahal izango dira gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean, Espedientearen informazio berriz, Ezkio-Itsasoko udaletxean eskuratu ahal izango da.
Ezkio-Itsaso, 2023ko martxoaren 2a
ALKATEA
Sinatuta: Joseba Telleria Zubeldia.
TXOSTENA ETA ERANSKINAK
01_ Memoria | |
02_Planoak | · pdf (1) . pdf (2) |
03_Baldintza plegua | |
04_Aurrekontua | |
05_Osasun eta Segurtasun Txostena | |
Eranskinak |
|
01. Txostena |
|
02. Geoteknia |
|
03.Trazadura |
|
04. Bide-zoruak |
|
05. Kalkulu estrukturalak |
|
06. Euri uren sarea |
|
07. Ur zikinen sarea |
|
08. Ur hornidura sarea |
|
09. Energia elektrikoa |
|
10. Argiteri sarea |
|
11. Obra plana |
|
12. Hondakinen kudeaketari buruzko azterketa |
|
13. Kalitate kontrola programa |
|
14. Azterketa hidraulikoa |