Agenda

Atzealdea SAGARRA EHUNTZEN: 25 URTE SAREAN

Gure 25. urteurrena ospatzeko, komunitatea gonbidatu nahi dugu esperientzia berezi eta kolektibo baten parte izatera. Ezkio-Itsasoko eskolako haurrek, eskualdeko bizilagunek, hornitzaileek eta museoaren lagunek elkarrekin sagar itxurako egitura bat eraikiko dute, zumitza eta sormena uztartuz. Hori guztia egingo da Itziar de La Granja artisauaren laguntzarekin (Zumitzi), museoak noizean behin elkarlanean aritu izan denarekin. Sagarra ez da fruitu hutsa: urte hauetan ehundu dugun sarearen sinboloa da, lotura, lankidetza eta istorio bakoitzak bat eginez zerbait handiagoa osatzen duen espazioa. Zumitz adar bakoitzarekin gogoratzen dugu gure museoa pertsona guztien parte-hartzeari esker bizi dela, eta elkarrekin edertasuna, memoria eta komunitatea eraiki ditzakegula. Jarduera honek kolektiboaren indarra, memoria partekatua eta elkarrekin hazten jarraitzeko konpromisoa ospatzen ditu. Batzen den esku bakoitzak bere aztarna uzten du gure sustraiak, gure loturak eta sarean dugun etorkizuna irudikatzen duen sagar honetan. Gonbidatzen zaituztegu hurrengo saioan parte hartzera, Itziar de La Granja artisauak saskigintzaren bitxikeriak komentatuko dizkigu eta gero zumea erabiliz eta kabi teknikaren sagar kolektiboa ehuntzeko gure zatiak sortuko ditugu. Familian, bakarka edo lagun artean etortzeko saioa izango da, ez galdu aukera! Maiatzak 30, larunbata 16:30, doako ekintza Igartubeiti Baserri Museoan 943 72 29 78 igartubeiti@gipuzkoa.eus
30 MAI