Santa Luziako Pikota

Santa Luziako Pikota

 
 

Santa Luzia Baseliza

 

Euskaraz pikotari “Urka”, “Urkabe” edo “Urkamendi” ere deitzen zaio. Europa guztian zabalduak egon ziren, XIII. eta XIX. mende bitartean. Kondenatuei zigorra aplikatzeko erabiltzen ziren, eta baita lapur eta gaizkileak ordu batzuetan bertan lotu, eta jende aurrean zigortu eta lotsarazteko ere. Bitxia da Gipuzkoan kontserbatu diren bi pikota bakarrak elkarrengandik hain gertu egotea (Alegian dago bigarrena, Gabiriako zatian, 2 km eskasera). Biak antzina garrantzitsua izan zen bide baten alboan daude. Gaur egun dagoen tokitik metro batzuetara zegoen lehen, eta kamioi batek bota zuen 1985ean. Halere, hura ere ez zen izango bere jatorrizko lekua, orain dagoen ingurua urbanizatzerakoan lehenengo harmailaren zatiak aurkitu baitziren lurpean. Hareharrizkoa da monumentu osoa, oinarrian bi harmaila ditu, 190 eta 130 cm-ko diametrokoak, eta moldeaturiko pieza bat. Fustea lau piezak osatzen dute, 179 cm-ko altuera guztira, eta hauen gainean lau besoei eusteko zuloak dituen pieza. Inguruko zaharrenek ere ez dituzte falta diren besoak ezagutu. Azkenekoa, kono itxurako pieza bat da, eta gainean burdinazko gurutze bat izango zuen, zulo bat baitu erdi-erdian (Alegiako pikotak kontserbatzen du gurutzea). Gurutze hauek pikotak jatorrizko zeregina betetzeari utzi ziotenean ezarri ziren, eta agian hauxe izan zen pikotak Cadiz-eko Gorteek botatzeko eman zuten agindutik salbatu zituena. Agindu hau 1811koa da, eta botere feudalaren arrastoak ezabatzeko eman zen.

Dorrearen burua 1697an egin zen harriz eta 1715 eta 1717 urteen artean Gabiriako hargin maisuak ziren Iturbe anaiek zenbait obra egin zuten arkupeetan, baita ur bedeinkatuaren ontzia eta bataiarria ere. Kanpandorreko erlojua 1730ekoa da, eta Gipuzkoako zaharrenetarikoa. Elizaren barrualdeko eraldatze handiei XVIII. mendean ekin zitzaien; zuraren ordez harria sartzea izan zen funtsean eraldatze hori. 1861eko uztailaren 21ean harri-erauntsi bat izan zen eta elizako teilatua txikitu zuen. 1872. urtean obra handiak egin zirela ere badakigu, 32.770 errealeko faktura ordaindu baitzen. 1882an berriz arkupean harri-losak ipini ziren, bertako plaka batean idatzita dagoen bezala. Korua artistikoki landuta dauden hiru arkuen gainean oinarritzen da. Koruaren azpian, bataiarria eta Doloretako Amari eskainitako aldarea daude.