Sagastizabal Errotako Gurutzea
Sagastizabal Errotako Gurutzea
Harearriz egina, hiru harmaila biribil eta oinarri karratu baten gainean eraikia dago. Oinarriak dituen lau aurpegietan aingeru bana ditu landuta. Fustea zilindrikoa da, oinarrian 25 cm-ko diametroa du, eta gainaldean 23,5 cm-koa. 1,92 metroko garaiera du eta azala ildaskatua.70 cm-ra pergamino landu bat du, baina ez da inskripziorik agertzen. Kapitela korintoar motakoa eta lau aldeetako bakoitzean aurpegi bat du.
Gurutzea sekzio karratukoa da; aurrealdean Jesus gurutzatuaren irudia dago, eta atzealdean ama birjina errezoan. Gurutzearen altuera osoa 4,50 metrokoa da. XX. mendeko 60ko hamarkada ingurura arte, beren haurrak oinez laster hasteko nahia zuten inguruetako ama ugari hurbiltzen zen bertara, eta haurra besoetan hartuta, harmaila biribiletan bueltaka ibiltzen ziren.