Proiektuak

Proiektuak

Atal hau ere baldintzatuta dago Itsaso bereizteko espedientearekin,  eta hori kontuan hartuta onartu den 2016ko aurrekontuan lehenetsi dira bi herrien artean  konpartituta geratuko diren zerbitzuei buruzko obrak.  Hori kontuan hartuta 2016ko Aurrekontuko inbertsio hauek azpimarratu daitezke:

  • Herri Eskolako 2. Solairua egokitzea lehen hezkuntzako  ikasleentzat.
  • Anbulategia dagoen lekutik kendu eta Errekabarrenako Udal lokalera eramatea.
  • Santa Lutzi auzoko Herri Eskola ondoko parkea berritzea.
  • Alegiko bidegorria 2. Faseko lanak.

Hori alde batera utzita, Udalak esku artean dituen programen laburpen bat egiten da:

 

 
 

AHT

AHT proiektuak eragin handia du Ezkio-Itsasoko udalerrian, eta une honetan bi tarte hauen plataformei dagozkien obrak exekutatuta daude:

Tartea: Ezkio-Itsaso/Beasain
Tartea: Antzuola/Ezkio-Itsaso ekialdea

Aurreikusten da datozen urteetan proiektuaren hurrengo faseak gauzatzen joango direla, horien artean “geltoki” proiektua.

 
 

Industria

“6 H.J.A.-OJARBIDE”: Urbanizazio eta Birzatiketa proiektuak onartu ondoren, urbanizazioari ekin zitzaion faseetan, eta dagoeneko ur-hornidura eta saneamendu sareak eginak daude, eta urbanizazio osoa egiteko egutegia finkatu nahi da.


“10 H.J.A.-HORMIGONES ZUMARRAGA”: Aurreikusten da gune honetako urbanizazio lanak 2016 urte barruan amaituko direla.

“9 H.J.A.-ESKUALDEKO INDUSTRI POLIGONOA”: Sprilur erakundeak sustatu behar du, eta Urbanizatzeko Jarduketa Programa onartu ondoren, aurreikusten da epe laburrean hasiko direla Konpentsazio eta Urbanizazio proiektuen erredakzioarekin.

 
 

Kultura

Herrian dagoen “Yartu Kultur Elkarteak” jarraituko du kultur ekintza berriak bultzatzen eta ohitura eta usadio zaharrak berpizten, eta Udalak jarraituko du orain arte bezala elkartearekin kolaboratzen.

 
 

Nekazaritza

Bertatik-bertara proiektua bulzatzen jarraituko da eta baita  bideak konpontzeko programak. Bestalde diru laguntza programekin ere jarraituko da orain arte bezala, besteak beste, baserri-fatxadak margotzeko, eta abar. Nekazaritzari dagokionez, honako hauek dira 2016 urteko aurrekontuan dauden partida garrantzitsuenak:

  • Kamiño Etxeberri Bideko luizia konpontzea.
  • Ezkio-Zela pista egokitzea.

Landa lurren diagnostiko interpretatuaren erredakzioa.

 
 

Herri-Eskola

Herri Eskola martxan jarri zen 2014-2015 ikasturtean Udaletxeko ganbaran. Ezkio-Itsasoko Udalak 2015. Urtean Udaletxe zaharra Herri Eskola bilakatzeko obrak gauzatu zituen, eta 2015-2016 ikasturtea instalazio berritan hasi zen. Une honetan haur hezkuntzako ikasleak bakarrik daude, eta aurrekontu atalean adierazi den bezala aurten Herri Eskolako 2. Solairua egokitzeko obrak gauzatuko dira lehen hezkuntzako ikasleentzat.

 

Erantsita artxiboa: Ezkio_Itsaso_Herri_Eskola.pdf

 
 

Haurtzaindegia

Orain arte bezala haurtzaindegi zerbitzua bultzatzen jarraituko da..

 
 

Plan Orokorra

Ezkio-Itsasoko Hirigintza Arauetako Plan Orokorra erredaktatzen ari da, eta dagoeneko aurrerapen dokumentua onartu eta jendaurreko epealdia burututa dago. Lanekin jarraitu nahi da ahal den bezain laster behin-betiko izaeraz onartzeko.