Berriak

BABESLEKU KLIMATIKOA.

Sentzibilizazioa Ezkio-Itsason. 05·06·2026

BABESLEKU KLIMATIKOA.

Datozen 15 egunetan udaletxera etorri,erantzun 3 galderako galdetegi bati,eta Urola Garaiko babesleku klimatikoaren irudia duen ur botila jasoko duzu opari.

LAN POSTU DEIALDIA

20·05·2026

LAN POSTU DEIALDIA

*K6 Kultur Kudeaketak* langile bat bilatzen ari da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Museoan kultura-komunikazio eta bitartekaritza lanposturako. https://share.google/bjXMGHbmE6vCqQeRK

OHARRA

ORMAIZTEGIKO IGERILEKUA. 21·05·2026

OHARRA

Ormaiztegiko igerilekuko bonoa egiteko epea zabalik dago dagoeneko. Igerilekua ekainak 20an zabalduko da irailaren 6ra arte. Gogoratu Ezkioko biztanleek, Ormaiztegikoen baldintza berdinak dituztela errolda agiria aurkeztuta. Ondorengo estekan aurkituko duzue informazio guztia: http://ormaiztegi.eus/gehiago/igerilekurako-bonua-eskatzeko-epea-zabalik/2000166/13308 Edozein zalantza, gurekin ere jarri zaitezkete harremanetan.

OHARRAK

ATXURTZAKO BIDEA ITXITA / GIMNASIOA ITXITA 15·05·2026

OHARRAK

Konponketa lanak direla eta, Atxurtzako bidea itxita izango dela jakinarazten dizuegu,aldi berean,margoketa lanak burutu ahal izateko gimnasioa ere itxita izango da maiatzak 18tik-22ra.

ESKOLA TXIKIKO FESTA 2026

Ganbara Guraso Elkartetik ondorengo informazioa partekatzeko eskatu digute. 14·06·2026

ESKOLA TXIKIKO FESTA 2026

Aurten, Ekainaren 14an Zizurkilen izango da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa . Festako bazkarira apuntatzeko epea zabalik dago. Bazkaltzeko hiru menu daude: -Helduena: Entsalada mistoa, baserriko oilaskoa, txerri saiheskia,Ezeizako pasteltxoak, kafea eta edariak (21€). -Beganoa: Entsalada mistoa, barazki menestra, barazki lasaña, fruta, edariak eta kafea (21 €). -Umeena: Iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoapatatekin, izozkia eta edariak (14€). *Horrekin batera, zeliakoentzako menua egokitu ere posible izango da, aurrez jakinaraziz gero. Ondorengo galdetegia sortu dugu bazkarira joango direnen menu kopuruak kontabilizatzeko. Bestalde, urtero bezala, festara joan-etorria egingo duen autobusa egongo da (5€ pertsonako); beraz, galdetegian ere adierazi beharko duzue autobusa beharko duzuen ala ez, eta baiezkoaren kasuan, zenbat pertsonak beharko luketen autobusa. Familia bakoitzeko galdetegi bakarra betetzea nahikoa izango da. Galdetegia betetzeko azken eguna Maiatzaren 22a izango da.

“Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena” erakusketaren irekierarako gonbidapena

“Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena” erakusketa, Asier Gogortza argazkilari eta artistak, Patrim 4.0 egonaldi artistikoan, Ezkion, garatutako proiektuaren emaitza da. 15·05·2026

“Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena” erakusketaren irekierarako gonbidapena

Maiatzak 15, ostirala 19:00 Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio zentroan, Ezkio Erakusketak egonaldian zehar sortutako kamera estenopeikoak, fotozineak eta prozesu osoaren argazkiak eta bideoak biltzen ditu. Argia Harrapatzeko Tramankuluak (AHT) sortu dira Ezkioko baserrietatik berreskuratutako tresna zaharrekin. Iraganetik datozen tresna hauei beren funtzio originala aldatu zaie argazki estenopeikaren teknika erabiliz, eta beste eginkizun berri bat eman zaie: orainaldiko argiak harrapatzea, eta batez ere Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrari argazkiak egitea. AHTak AHTaren parean. Iragana eta orainaldia aurrez-aurre. Proiektu hau Patrim 4.0 proiektuaren parte da. PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

LAN ESKAINTZA

11·05·2026

LAN ESKAINTZA

Lan postua: Euskara Teknikaria

TAILER IREKIA IGARTUBEITI BASERRIAN

09·05·2026

TAILER IREKIA IGARTUBEITI BASERRIAN

Azken hilabeteetan zehar Asier Gogortza artista Ezkio herrian egon da egonaldi artistiko batean. Bertan “Argia harrapatzeko tramankuluak” eraiki dituzte baserrietan aurkitutako tresnekin, Ezkio inguruko paisaia nola eraldatu den islatzeko. Maiatzak 9 eta 10ean Asier Gogortza eta Kataluniatik etorritako PliEGOS-eko kideekin fanzineak egingo dira egonaldi artistikoan sortutako negatiboekin eta bakoitzak gehitutako hitz eta marrazkiekin. Tailer irekia izango da eta edonor gerturatu daiteke parte hartzera.

PILOTA JAIALDIAK

30·04·2026

PILOTA JAIALDIAK

Apirilak 30. EZKIOKO finalerdiak, arratsaldeko 17:00tetan / Maiatzak 1.LEGAZPIKO finalak,goizeko 11:00etan / Maiatzak 3. EZKIOKO FINALAK 16:30etan.

BERTSO AFARIA

08·05·2026

BERTSO AFARIA

Oharra: Afarirako tiketak udaletxean salgai maiatzak 4a-arte