Kokapena

Kokapena


Ezkio Gipuzkoako hegoaldean dago; Goierri eskualdeko lehen herria da iparraldetik; Urola Garaiko partaide da administrazioari dagokionez; eta Itsaso, Gabiria, Zumarraga eta Azpeitia udalerriak ditu mugakide.

Ezkiok 12,37 Km2-ko eremua du, itsas mailatik 300 metrora dago batez beste, eta GI-632 errepidetik hel daiteke zuzenean herrira.

Santaluzia erreka igarotzen da herritik, 3 kilometrotan zehar.

Herriko punturik altuena 965 metroko Izazpi mendia da.

Klima ozeanikoa du herriak, uda fresko eta negu epelak izaten dituelarik.

 

Errepide bidezko distantzia kilometrikoak

Donostia 54 km
Bilbo 78 km
Gasteiz 62 km
Iruñea 78 km
Baiona 96 km
Madril 407 km

Gertuen dauden aireportuak

Hondarribia · Donostia
Loiu · Bilbo
Foronda · Gasteiz
Noain · Iruñea