Ezkioko Gurutzea

Ezkioko Gurutzea

 
 
Ezkioko Herrigunea

 

Ezkiok bi gurutze ditu, honako hau herrigunean Apaiztegi baserriaren ondoan dago. Hareharriz egina, bi harmaila biribil eta oinarri karratu baten gainean eraikia. Oinarriak dituen lau aurpegietan erronbo horizontal bana ditu landuak Fustea zilindrikoa da, 2,33 metrokoa eta azala ildaskatua du.

Kapitela korintoar motakoa da, akanto orriz apaindua. Gurutzea sekzio laukidunekoa da eta aurrealdean Jesus gurutzatuaren irudia dago, eta atzealdean Ama Birjinaren irudia, haurra besoetan duela. Gurutzearen altuera osoa 4,50 metrokoa da.