Kultura

Kultura

Santa Lutzi Zahar etxea

Santa Lutzi auzoan dago kokatuta, udalerriaren erdi-erdian. Oso ondo mantentzen da, eta udal-liburutegia dago bertan. Bere kokapen eta kontserbazio egoera bikaina kontuan hartuz, adin guztietako pertsonei zuzendutako hainbat kultur ekintza antolatzen da.

 Udal liburutegia

Liburutegi eta irakur gela. Liburu, aldizkari, etab.-en kontsulta eta mailegua. Fotokopiagailu zerbitzua. Santa Lutzi Zahar Eraikina. Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiralean, 6etatik 8etara; larunbatean 10etatik 1era.

Telefonoa 943 72 35 25

 

Igartubeiti baserria

Ezkion kokatutako baserria. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Duela urte batzuk, azterketa batzuen ondoren, XVI. mendeko euskal baserri tradizionalaren hondarrak aurkitu zituzten bertan, eta baserria museo bihurtu zuten, aspaldiko euskal baserrien bizitza sakonago ezagutzeko aukera emateko.

http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net

 

Iparragirre enparantza

Santa Lutzi auzoan dago. Joxe Mari Iparragirre, urretxuar pertsonaia ospetsuaren omenez eraiki zen, bera hil zen toki berean.