Arau Subsidiarioak GAO
Arau Subsidiarioak GAO
- Obra hidrauliko eta hirigintza departamentua
- Lurzoru hiritarraren ordenaziorako fitxa: H.G.E.2. Santa Lutzi
- H.I.B.2.1.-eko etxebizitza erabileraren garapena
- Finkatua etxebizitza erabileran
- Ekipamendu komunitarioa
- Lurzoru hiritarraren ordenazio fitxa: Santa Lutziko H.G.E.12
Obra hidrauliko eta hirigintza departamentua
Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusia
HGE2 eta HGE12 Eremuari dagokien Ezkio-Itsasoko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa puntuala. (GHI-006/95-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 1995eko maiatzak 16ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren xedapen zatia ematen da ondoren argitara.
Behin-betiko onartzea HGE.2 eta HGE.12 eremuei dagokien Ezkio-Itsasoko Hiri Antolaketako Arauak zati batean aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatu eta tramitatu duena, ondorengo baldintzekin:
- a) HGE.2 eremuko 14.bis Fitxa Grafikoaren 3 zk. planoan (Zonaketa Xehatua. Auzoko Sistemak) lurzati bakoitzari izendatutako azalerak Antolaketa Fitxaren HIU.2.1 Etxegunetako Erabilerako Garapen Berria epigrafean adierazitakoekin bat etorri beharko dute.
- b) HGE.12 eremuko Fitxa Grafikoaren 2 zk. planoan (Hirigintza Iharduketako Baldintzak) «U.A.U. Unidad de Actuación Urbanística» dioen lekuan, «Sistema General Equipamiento Deportivo y Espacios Libres» esan behar du.
- c) HGE.12 eremuko Fitxa Grafikoaren 3 zk. planoan «Zonificación Pormenorizada. Sistemas Locales» dioen lekuan, «Zonificación Pormenorizada. Sistemas Generales» esan behar du; eta «Suelo No Urbanizable Público» dioen lekuan, «Espacios Libres» esan behar du.
- d) Memoriaren C atalean (1993ko apirila. Antolaketa Arauak aldatzearen xedea) HGE.12 eremuko lurzorua eskuratzeko moduari buruzko aipamenak kendu egin behar dira.
- e) HGE.2 eta HGE.12 eremuetako Fitxa Grafikoen 2 eta 3 zk. planoetan ondoko HGE.8 eremuari dagozkion lursailei buruzko irudizko dokumentazioa kendu egin beharko da.
- f) Aurreko puntuetan adierazitakoaren aurka dauden dokumentuko zati idatzi eta grafikoko xehetasunak indargabetuak eta balio arauemailerik gabe geldituko dira.
HGE.2 Lurzoru Hiritarraren Antolaketako eta HGE.12 eremuaren Antolaketako 14.bis Fitxa Grafikoak eta Memoriaren C atala (1993ko apirila. Antolaketa Arauak aldatzearen xedea) berriz egin beharko dira, aurreko puntuetan jasotako baldintzak jasoz. Gero hilabeteko epean Gipuzkoako Foru Aldundira bidali beharko dira beharrezko eginbideak egiteko».
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Aurkeztutako Testu Bateginak lehen aipatutako baldintzak bete dituenez, bidezkoa da dokumentu horrek jasotako Hirigintza Arautegia argitaratzea.
Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 1996ko azaroak 26.-Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoak. (5749)(12642).
Lurzoru hiritarraren ordenaziorako fitxa: H.G.E.2. Santa Lutzi
- 1. H.G.E.2aren luzarrazalera guztira: 6.840 M2
- 2. Hirigintza sailkapena: Lurzoru hiritarra.
- 3. Kalifikazio orokor berria:
- 3.1. Zonakatze Orokorra: Bizitegi erabilerako zona: 4.463 m2. Gune libreen sistema orokorra: 1.484 m2. Komunitate ekipamenduen sistema orokorra: 893 m2.
- 3.2. Probetxamendu orokorra hirigunean: 15 etxeb.
- 3.3. Erabileraren trinkotasun orokorra: 33 etxeb./biz.
- 4. Planeamendurako baldintzak:
- 4.1. Planeamendu mota: Meneko planeamendurik ez da beharko garatu.
- 4.2. Hirigintza proiektua: Beharrezkoa.
- 4.3. Birpartzelaketa proiektua: Beharrezkoa.
- 5. Iharduteko baldintzak:
- 5.1. Eremuak eta iharduera sistemak. H.I.B. 2.1.: Kooperazioa. S.O. 2.1.: Desjabetzapena. Gainontzekoa finkatu egingo da.
- 5.2. Iharduteko epeak. H.I.B. 2.1.: Lursailak hiriztatzeko eta birpartzelatzeko proiektua idazteko, urte bateko epea jarri da (Hiri Antolaketarako Arauak behin-betikoz onetsi ondoren). Proiektu horren betearazpenerako, beste urtebete bat gehiago. Lursailentzat orube izaera lortu ondoren, urtebeteko epearen barruan hasi beharko da erakitzen. S.O. 2.1.: Udalaren kaudimenaren arabera (Lurzoru Legearen 155.3. artikulua).
- 5.3. Hirigintzaren zamak. Batunerako aurrikusi diren hirigintza lan guztiak, gehienera 3.000 pta./m2 gehiengo eraikigarriraino, eta 1986ko urtarrilaren 1etik aurrera kopuru hori K.P.I.aren arabera eguneratzekoa izango da.Gainerakoa Administrazioaren kargura izango da, H.S.2.1.-rako bide zerbitzuko izaera kontuan hartuta.
- 5.4. Lagapenak. Zatitu ez den eremu osoa, bide eta aparkalekuak egiteko.
- 6. Kalifikazio xehatua: (ikus fitxa erantsia).
- 7. Bolumen eta eraikinaren baldintzak:
- 7.1. Lerrokadurak: Ordenazio planoetan zehazturikoak.
- 7.2. Bolumen definizioa: Ordenamenduko sekzioen arabera. Eraikinaren garaiera berria 7,40 m., 9,50 m-ko garaiera baino txikiagoa.
- 8. Hirigintza eta zerbitzuen azpiegitura:
- 8.1. Hiriztatu egingo dira zerbitzuen bideak eta bideen alboetako aparkaleku publikoak. Lurzatien itxiturei dagokienean, denetzat diseinu bakar bat jasoko du hirigintza proiektuak. Hala ere, horiek egitea partikularren kontura izango da eta gainera ez da hirigintza-kuotara zamatuko. (ikus 5.3.).
- 8.2. Saneamendu sarea: Hirigintza proiektuan banaketa sare bat aurrikusiko da. Gorozki-uren sarea ere sartuko da proiektuan, baina horko urak aldez aurretik IGOKAn ezarritako baldintzak bete direla bermatuko duen sistemaren bidez araztuko dira. Euri-urak bezala Santa Lutzi errekara isuriko dira. Honi dagokionean, 4 zk.dun planoa - saneamenduko sare orokorrean proposatu den eskema orokorra izango da kontuan.
- 8.3. Ur-horniketarako sarea.- Herriko saretik aterako da.
- 8.4. Elektrizitate horniketa: Hirigune barruan tentsio baxuko sarea lurrazpitik eramango da.
- 8.5. Telefoni sarea: Hirigune barruan lurrazpitik bideratuko da telefoni sarea.
H.I.B.2.1.-eko etxebizitza erabileraren garapena
H.I.B. azalera | Partzelak | Partzelak azalera | Oineko azal. ok.eraik. | Azal. guzt. | Ez eraik. pribatuak | Etxebiz kopurua | Ez eraik. publikoa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 732 | 384 | 934 | 348 | 4 | ||
2 | 760 | 418 | 1034 | 342 | 6 | ||
3 | 810 | 384 | 934 | 426 | 4 | ||
3751 | 2302 | 1186 | 2902 | 1116 | 14 | 1449 |
Finkatua etxebizitza erabileran
partz.ko azalera | oineko azal.ok.eraik.guzt | Azal guzt a | Ez eraik.pribatua | Etxebiz.kopurua | Ez eraik.publikoa | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Osinalde (taberna b.o.-ean) | 297 | 162 | 486 | 135 | 1 |
Ekipamendu komunitarioa
Oineko azal.okleraik. | Azal guzt. | |
---|---|---|
Sta. Lutzi Eliza | 432 | 720 |
Antzinako Eskola | 74 | 148 |
Santa Lutzi Zahar (Kultur etxea) | 387 | 1161 |
Guztira | 893 | 2029 |