Anduaga Etxea
Anduaga Etxea
XVI. mendean eraikitako etxea da. Atarian bi arku dituen eraikina da, garai batean ere udaletxea izandakoa; oraindik ere fatxadan badu orduko handitasunaren itzalik. Etxe honen aurreko plazatxoan pikota bat dago, udalek zuzenbidea ezartzeko zuten ahalmenaren adierazgarri. Gaur egun, berriro ere udaletxe bihurtu da, eta Liburutegia eta balioanitzeko gela bat ere bertan daude.