Agenda
Atrás IGARTUBEITI BASERRIMUSEOAN."BASERRIA. EGURRA, HARRIA, MITOA, ORAIN"
Urtarrilak 25, 11:30etan bisita gidatua Ibon Telleriaren eskutik. Igartubeiti baserrian dugun Euskadiko Arkitektura Institutoaren erakusketako komisarioetako bat da Ibon Telleria, Zela baserria zaharberritu zuen arkitektoa. Baserriaren arkitektura eraldatzaileari buruz hitz egingo digu erakusketara bisita gidatua eskainiz eta ondoren Igartubeiti baserria bera bisitatuko dugu garaiko baserrien arkitekturaren xehetasunak ezagutuz.
Bisita gidatua doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da. 943 72 29 78 edo Igartubeiti@gipuzkoa.eus
25
ENE

