Udal antolakuntza:
ALKATEA
ZINEGOTZIAK
TOMAS ETXANIZ MENDIGUREN ( Zinegontzia)
- Ekonomia, Ogasuna eta Kontuak
- Gizarte Ongizatea eta Osasuna
- Parte Hartze Dinamikak
- Giza Baliabideak, Udal Antolakuntza, Herritarren Arreta eta Informazio Gizartea.
- Hezkuntza (hemen baita Luis Maria Torres Oiarbide zinegotzia dago).
JOSEBA TELLERIA ZUBELDIA, MIKEL IGARTUA ANDUAGA, LUIS MARIA TORRES OYARBIDE, ION GARCIANDIA BERASATEGI ( Alkate eta zinegotziak)
- Azpiegiturak eta AHT.
- Landagintza/Hirigintza (Lur Ez Urbanizagarri, Urbanizagarri eta Urbanoa).
- Obrak.
- Zaborrak
- Urak.
- Sustapen Ekonomikoa, Industria eta Enplegua.
- Etxebizitza Politika
- Zerbitzuak* (Gasa, Telefonia, Interneta eta Ikus-Entzunezko Azpiegiturak)
MAIALEN ETXEBERRIA LARRAÑAGA, AGURTZANE ZUBILLAGA AZPILLAGA ( Zinegotziak)
- Gazteria, Kirola eta Migrazioa.
- Kultura eta Aisia
- Turismoa.
- Hizkuntza politika
JOSEBA TELLERIA ZUBELDIA, AGURTZANE ZUBILLAGA AZPILLAGA (Alkate eta Zinegotziak)
- Landa Garapena eta Ingurumena
BIGARRENA:
Jakinaraztea, Informazio Batzorde hauek gaiak diktaminatzeko eta proposamenak aurkezteko ahalmena izango dutela, eta Udalaren funtzionamendua bideratuko duela ostegunetan hamabost egunean behin bilduko den Gobernu Batzordeak (Batzorde honetan zinegotzi guztiak egongo dira), eta erabaki hauek alkatetzaren Ebazpenaren bidez gauzatuko direla.
HIRUGARRENA:
Bilerak egiteko honako egutegia finkatzea (bilerak Udaletxean egiten dira):
AZPIEGITURAK ETA AHT, LANDAGINTZA/HIRIGINTZA, OBRAK ZABORRAK, URAK, SUSTAPEN EKONOMIKOA, INDUSTRIA ETA ENPLEGUA, ETXEBIZITZA POLITIKA, ZERBITZUAK: Batzorde hauek batera bilduko dira astean behin, ostegunetan, arratsaldeko, 16:30etatik aurrera.
GAZTERIA, KIROLA ETA MIGRAZIOA, KULTURA ETA AISIA, TURISMOA, HIZKUNTZA POLITIKA: Batzorde hauek batera bilduko dira hilean behin , hileko laugarren asteko asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA: Batzorde hau hilean behin bilduko da, hileko hirugarren asteko asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.