Web edukia bistaratu

Turismoa

IGARTUBEITI Baserria

Ezkiotik oso gertu eta bertara iristeko goruntz doan errepidearen ondoan, XVI.mendeko eta ia aldaketarik gabe gaur egunerarte zutik iraun duen Igartubeiti baserria kokaturik dago. Beste ezaugarrien artean aipatzekoak dira, eraikinaren egurrezko aurrekaldea eta teilaturaino iristen diren egurrezko zutabeak. Gipuzkoako Foru Aldundiak baserria erosi du, berreraikitzeko eta XVI eta XVII.mendeko itxura itzultzeko asmoz. Beraien azken helburua da baserriaren giroa ezagutzera ematea, bere egitura, materialak, altzairuak, tresnak, etabarrekin. Ondorengo lerroetan Foru Aldundiaren proiektua zehazkiago azaltzen da. Baserri honen ezaugarriek, lurralde historikoaren nekazal giro eta arkitekturaren adibide gisa, baserria bera mantentzeko eta etorkizuneko belaunaldiei igortzeko elementurik garrantzitsuenetarikoan bihurtzen dute Igartubeiti, hala nola:

  • Baserri hau XVI.mendean eraikia eta XVII.mendean eraldatua izan zen, ohikoa zenez antzeko eraikuntza gehientzuenetan. Dena den, eraldaketa hau eraikuntza ardatzaren hedakuntza argi eta ulergarri batean oinarritu da, historiarako adibide ezin hobean bihurtuz.
  • Baserriak jatorrizko egurrezko egitura ia osorik mantentzen du.
  • Errepidearen ondoan kokaturik dagoenez, bertara iristea erreza eta merkea da.
  • Baserri karismatikoa da, bere imajina oso ezaguna bait da, argitarapenagatik, baita Aranzadi Zientzia Elkarteak eta beste elkarte batzuk antolatutako txango ugariengatik eta urteetan zehar modu pribatuan bertaratu diren pertsonengatik ere.
  • Museologi ikuspegitik, bere dimentsioak, etxeko beste egiturekiko erlazioak eta baserriaren iharduera eta bizitza moduen interpretazioa direla eta, egitura hau publikoari azaltzeko zailtasuna.
    Arrazoi hauez gain, geroko ikerketa lanek eraikuntza honen kontserbazio ekimena berretsi dute, hiru ikuspuntutik:
  • Azterketa arkitektoniko eta lanen jarraipenei esker, aintzinako eraikuntza sistemen ulerkuntza eta zenbait teorien erakustaldia ahalbideratzen ari dira, alor honetan. Baserriaren egituratik guregana heldu diren gainerakoengatik, XVI.mendeko tolarea ia osorik berreraikitzeko nahiko agiri lortu ahal izan dira, beraz, momentu honetatik aurrera, historia berrian lehen aldiz, ezaugarri hauek dituen tolare bat berreraiki, ulertu eta ezagutzeko teknika nahiz gure intelektual gaitasuna haintzat hartu eta onartu behar ditugu, merezitako enfasiarekin onartu eta ulertuz.
  • Agirien azterketak, biografiari eta bizilagunen bizitzeko, hasieratik gaur egunerarteko, moduei buruzko datu interesgarriak azaldu dituzte.
  • Egindako arkeologi interbentzioak, Gipuzkuan orainarte ezezaguna zen "txabola hondo" izeneko eta beste era bateko egiturez inguratutako bizitoki gunea utzi du agerian, ikerketaren aurrerapenarekin batera, bere definizio zehatza burutuko delarik.

Nahiz eta duela urte asko, gaurregungo eraikuntzenpean erdiaroko baserri asko zeudelakoaren susmoa izan, hipotesi hau ezin zen frogatu, une honetararte. Aurkikuntza honek, denboran zehar, orube beraren erabileren biziraupenaren teoria agerian jartzen du. Hemendik aurrera arkeologi ikerketarako etorkizunean etekin garrantzitsuak sor ditzakeen arlo berri baten aurrean gaude.

 

1. Egitura finkapena

Lehendabiziko lanak 1993-94 urteetan burutu ziren, baserria barnetik garbituz eta erortzeko eta arrakalatze arriskuak ekiditzeko perimetru ormak finkatuz.

Baserriaren egitura finkatzeko lignea egitura gehiena deseraiki behar zela kontutan izanik, lanen prozesuak beharrik gabe ez errepikatzeko behinbeniko arriostramendua burutu zen. Horretarako eraikuntzaren bilbapen egitura ia guztiak lotzen zituzten altzairu kableez osatutako tirante sare berreskuragarria erabili zen. Modu honetan, baserria arriostraturik gelditu zen, beinbehinekotasuna eraikuntzaren erabateko finkapena kontutan hartzen zuen berreraikuntza fasearen idazketa suposatuz.

Behin baserriaren kontserbazioa bermatuta, eta aurretik burututako azterketa guztiak (historikoak, arkeologikoak eta egiturazkoak) proiektuaren garapenerako oinarritzat hartuz, baserriaren egitura finkatzeko proiektu arkitektonikoaren idazketaren ardura plazaratu zen. Proiektu honen ezaugarrietariko bat ohiko euskal arkitekturaren arlo ugarietan espezializatutako tekniko desberdinen parte hartzea izan da, intereses historiko-arkitektonikoko eta ezaugarri oso zehatzak, hala nola, egurrezko egitura, tolarea, etb dituen etxe baten berreraikuntzara eta ikasketa lan garrantzitsu batetara joz.

Egitura finkapenaren fase hau amaitu da. Fase honek baserriaren ohiko eraikuntzari buruzko ezagupenaren aberastasun berri bat erakarri du, egurraren desmuntaketa, tratamendu eta garbiketa, nahiz muntaia berriko lanetan, egurrezko egitura handi hauen, alde desberdinen mihiztadura eta muntai sistemen, tolarearen funtzionamenduaren eta bere oreken nahiz espazioaren banaketa eta barne erabilerak, etbei buruz xehetasun berriak ezagutu ahal izan dira.

Gaur egun baserriak, jatorrizko etxearen gunerik nagusienak berreskuratu ondoren, batez ere tolarearen oinarrizko oinegitura, oso ikuspegi interesgarria eskaintzen du arlo teknikoan. Momentu honetan, baserriak, XVI.mendeko gapirio tolare baten funtzionamenduaren interpretazioa eta beste baserri batzuetan mantendutako antzeko makina hauen gainerakoekiko alderaketa ahalbideratzen du. Nahiz eta pausu garrantzitsua izan, gaurregungo baldintzak direla eta, ezinezkoa da jendearentzat irekitzea.

2. Egokitzapena

Hurrengo fasea etxearen barne eta kanpo egokitzapenean datza. Hau da, ikusgarria egiteko baserriaren horniduran.

Zentzu honetan azpimarratzekoa da, XVI.mendeko tolare oso baten berreskurapenaren garrantzia. Momentu honetan lurraldeko beste baserri batzuetan gainerakoak mantentzen dira, baina beraien itxura osagabea dela eta, interpretazio zailekoak dira. Igartubeitin honelako makineriaren berregintzak, garaiko bizimoduaren eta ekonomiarentzat sagardoaren produkzioaren garrantzia, nahiz bere funtzionamenduaren ulerkuntza baimenduko du.

Barneak eta ganbara holtzez bereizi, tolareko oraskaren berreraikuntza eta aparkaleku gune bat eta beste bat eraikuntza babesteko baratza gisa prestatzea dira ekintzarik nagusienak.

Fase hau betetzeko, aurreko fasean parte hartutako talde multidisziplinatuari egokitu zaio proiektuaren idazketa, eta emaitzak ikusirik, xehetasun txikienetan ere baserriaren berreskurapenean pentsa daiteke, horrela, jendea garaiko bizimoduetara gerturatu ahal izango da, interes handiz.

Fase honen barne XVII.mendean bertan egiten ziren zereginak ilustratzeko beharrezkoak diren altzari horniketa sartzen da. Horretarako Diputazioko eta bilduma partikularreko materialak aukeratu dira garaiko bizimodua ilustratzen duten objetuak bilatu asmoz.

Fase hau garatu ahal izateko eraikinaren egitura nagusia astiro ikertu da, itxiera moduak nolakoak ziren jakiteko, proiektuan ikerketa lan hau azalduz. Etxearen hedakuntzaren beharrak ere kontutan izan dira, behin berreraikuntza lanak bukatu ondoren, iharduerarik nagusiena izanik, baita segurtasun neurriak, ezinduen ailegagarritasuna, suteak, etb.

 

MANDUBI ZELAIA

Mandubi-Zelaia trikuharria Ezkioko udalerriko lurretan dago, Mandubiako bentatik abiatu eta Kizkitzako ermitara igotzen den bidetik.

Trikuaizti trikuharrietatik hurbil dago monumento hau, beraz, bere indusketak megalito-gune honi (bereziki garrantzitsua bertan monumento asko biltzen direlako) buruzko datuak osatzeko aukera eman du.

Behin Trikuaiztiko harriak gogorarazten zuten tontor baten berri izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko irakasleen laguntzaz, J. A. Mujika Alustizak zuzendutako eta Gipuzkuako Foru Aldundiko Kultura Sailak subentzionatutako indusketa lanak hasi ziren. Hasierako garbiketak egin ondoren, agerian geratu zen tumuluaren gainazala, neurri txikiko basaltozko harkoskoez osatua. Alboetara egin ahala neurri handiagoko blokeak, tumuluaren egituraren oinarria osatzen dutenak, ageri dira.

Hasierako garbiketak egin eta gero, esparru honen gaineko indusketak hortz zatiak eskaini ditu batez ere eta giza hezurrak basaltuzko harkoskoen eta margen artean daude. Bestalde, tamina handiko margazko hartxabal etzan bat ageri zen ganbara eta basaltuzko bloke ugariren artean. Itxura batean harri horiek bertara bota edo utzi zituzten aurreko aldi batean utzi zituzten giza hondakinez osaturiko geruza bat ixteko. Alderdi hau guztiz interesgarria da, trikuharri baten barruko estratigrafia hau batere ohikoa ez delako.

Aurkitutako tresneria-hondakienen artean, aipagarri dira kobrezko edo brontzezko ziri bat, sukarrian landutako gezi-mutur batzuk, pedunkulu batez eta sukarrian landutako hegalez hornitua, adarrean eta hezurrean landutako hegalez hornitua, adarrean eta hezurrean landutako bi gondera, zeramikazko ontzi baten zatiak eta beste batzuk. Kristo aurreko II. milurtekoan zehar erabiliak izan ziren tresna hauek.


("Arkeoleta Ikusketa 98" liburutik, Arkeologi Ikerketa, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila. J.A.Mujika Alustizaren testua).