Web edukia bistaratu

Tramiteak

Udalarekin harremana on-line

Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Ezkio-Itsasoko Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.

Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.

Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;

 

Nola erabili

Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:

  • IZENPE TXARTELA eskuratu
    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke.
  • Gakoa eta Pasaitza eskuratu
    Foru Aldundiko Ogasun departamentuaren edozein egoitzetan lortu ahal izango duzue, edozein udalekin eta Foru Aldundiarekin telematikoki tramiteak egiteko beharrezko diren erabiltzaile eta gakoa