Web edukia bistaratu

Kokapena

Ezkio-Itsaso Gipuzkoako hegoaldean dago, Goierriko bihotzean. Urola Garaiko partaide da administrazioari dagokionez, eta Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Azpeiti eta Zumarraga ditu mugatzat.

Herri honek bi hirigune ditu, Ezkio alde batetik, eta Itsaso, bestetik. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria, 3 kilometrotan zehar.

Ezkio-Itsasok 21 km2-ko zabalera du, itsasoaren mailatik 300 metrotara dago, eta Gi-632 bidetik hel daiteke zuzenean herrira.

Herriko punturik altuena 965 metroko Izazpi mendia da. Klima ozeanikoa du herriak, uda fresko eta negu epelak izaten dituelarik.

 

Errepide bidezko distantzia kilometrikoak

Donostia 54 km
Bilbo 78 km
Gasteiz 62 km
Iruñea 78 km
Baiona 96 km
Madril 407 km

Gertuen dauden aireportuak

Hondarribia · Donostia
Loiu · Bilbo
Foronda · Gasteiz
Noain · Iruñea