Web edukia bistaratu

Herriko jaiak & Ekintzak

Udalerri hau lau auzotan banaturik dagoenez, auzo bakoitzean jaiak ospatzen dituzte. Ezkion, maiatzaren 8an Mikel Deunaren eguna ospatzen dute, jaiak hiru egunetan luzatuz. Bertan, egunean zehar zenbait ekintza desberdinak egoten dira aukeratzeko, hala nola, erakusketa, kirolak eta toka nahiz mus txapelketak. Umeek ere goza dezaten, urtero antolatzen dira beraientzako saioak, pailazoak, etb. Gauez, berriz, herri afaria eta hiru egunetan dantzatzeko erromeria dira nagusi.

 

 

Santa Lutzi auzoan, berriz, ekainaren 29an, San Pedro eguna ospatzeko jaiak antolatzen dituzte. Bezperan, herri afaria eta hurrengo egunean, txistulariak, hamaiketakoa, toka txapelketa, futbol partidua eta egunari amaiera emateko, erromeria daude. Umeek ere badute beraien tartetxoa ere, jolas eta txokolatadarekin. Itsaso-Alegin ere beraien jaiak antolatzen dituzte, uztailaren 22an Madalena eguna ospatzeko. Goizean, meza nagusia eta dantza txapelketa dira ekintza nagusiak. Arratsaldean, berriz, umeak dira protagonistak, beraiek ondo pasatzeko joku ugari izanez. Ondoren, pelotazaleentzako pilota partiduak izaten dira. Azkenik, goizaldera arte dantzaldia. Hurrengo egunean ere jaiak darrai, herri afari eta dantza taldearekin. Eta festak amaitzeko, bazkari herrikoia eta pilota partiduen finalak ospatzen dira. Itsason, abuztuaren 24ean, Bartolome Deuna ospatzen dutenez, hilabete baten buruan bi parranda egiteko aukera dute bertako herritarrek. Egun horretan, meza nagusia eta gero, hamaiketako herrikoia eta toka lehiaketa izaten dira. Arratsaldean, ostera, kantaldia eta erromeria. Bezperan eta hurrengo egunean ere ekintza ugari egoten dira, ume jolasak, herri afaria, herri kirolak, etb.

 

Festak

Maiatzak

EZKIO · Maiatzak 8 · San Migel Eguna

Ekaina

Santa Lutzi Anduaga · Ekainak 29 · San Pedro

Uztaila

Itsaso-Alegi · Uztailak 22 · Santa Mª Magdalena eguna

Abuztua

Itsaso-Alegi · Abuztuak 24 · San Bartolome eguna

Iraila

Kizkitza · Irailak 8 · Kizkitzako Amaren eguna