2023·11·21
GIMNASIOKO ERABILTZAILEEI OHARRA:
Urtarrilaren amaiera arte monitorearen ordutegia ondorengo hau izango da: ▪︎Astelehena: 17:00-20:00 ▪︎Asteazkena: 9:00-11:00 eta 17:00-20:00 ▪︎Ostirala: 8:00-10:00 Otsailean ohiko ordutegira itzuliko da.
2023·11·21
Kultura,Euskara,Gazteria eta Kirola ataleko dinamizatzaile lanposturako deialdia. Bete beharreko baldintzak eta hautagaiak baloratzeko irizpideak:
2023·11·21
YOGA IKASTAROA BERRIRO MARTXAN.
Astearte eta ostegunetan udaletxeko ganbaran 18:00etatik 19:30etara izango da. Egun bateko saiora edo bietara urbiltzeko aukera izango delarik. Izen ematea 943721303 telefonora deituta.Udalak jakinarazten dizue IKASTARO GUZTIETAN MATRIKULA IREKIA izango dela URTE OSOAN ZEHAR!!!!
2023·11·21
EzkiON MartxaN Kirol Klubean bazkide egiteko aukera.
Harremanetarako: ezkionmartxan23@gmail.com
Azaroak 25,arratsaldeko 18:00,Udaletxean. 2023·11·25
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA.
PIZTU! EmakumeON energia
2023·11·17
*Ezkioko Udalak bat egit en du UEMAk martxan jarri duen "Egin nirekin ERE euskaraz" kanpainarekin.* *Egin dezagun denok ahalegina!*
2023·11·18
EzkiON MartxaN Kirol KlubaK, batzarra ospatuko du.
Azaroaren 18an-eguerdiko 12:00etan,Ezkioko Udaletxean.
2023·11·06
“Atxurtza baserri inguruko ur-hornidura 1. Fasea martxan.
Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaritzako Leader-2022 diru laguntza programako diru laguntza jaso da.
EZKIO-ITSASOKO UDALAK 2023·11·04
Bat egiten du,Euskalgitzaren kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin.
Kaixo herritar, Ezkio Itsasoko Udalak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin, eta azkenaldian jasotako epaiek beste arrazoi bat jarri dute kalera ateratzeko: euskararen aurkako oldarraldia eten egin behar da. Horregatik, eta UEMAko kide ere badelako, euskararekin bat egiteko eta Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia egiten die Udalak herritarrei. Gainera dohako autobusa antolatu du Bilbora joateko. - 15:00etan Alegin - 15:05ean Topa ostatu aurrean Itzulera: 19:30ak aldera. Bertan zehaztuko da. Deitu udaletxera izena emateko eta gorde lekua! Azken eguna, ostirala, azaroak 3. (943 721303)