Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Alkatea

Ezkio-Itsaso 1965. urtean sortu zen Ezkio eta Itsaso bateratzearen ondorioz. Gipuzkoako bihotzean kokaturiko herri txiki honek 620 bat biztanle ditu bost auzotan banatuta. Zumarraga eta Beasain artean dago, GI-632 errepidearen alboan.

Historikoki baserriz osaturiko herria izan da, eta beraz, lehen sektorean oinarritu da Ezkio-Itsasoren ekonomia-eremua. 70eko hamarkada amaieran, inguruko herrietan kokaturik zeuden enpresa handien eraginez, enpresa askok Ezkio-Itsaso aldera hurbiltzea erabaki zuten. Honen ondorioz, gure herria aldaketa sakon batean murgildu zen, eta amaieran, baserri-munduaren eta industria-alorraren arteko konbinazio bitxiaren eredu bihurtu zaigu Ezkio-Itsaso.

2015eko urtarrilaren 12an, EZKIO-ITSASOko Udaletxean, Itsaso eremuko 102 sinadura zituen eskaera aurkeztu zen ITSASO bera bereizteko eta Udalerri legez berriro eratzeko espedienteari hasiera emateko eskatuz.

Dagokion espedientea gauzatu ondoren, Ezkio-Itsasoko Udal Osoko Bilkurak, 2016ko martxoaren 16an eginiko ezohiko batzarrean  erabaki zuen ITSASO eremua EZKIO-ITSASO Udalerritik bereizi eta Udalerri eratzeko ekimena eta espedientea onartzea, Gipuzkoako Foru Aldundira helarazteko ITSASO udalerri berria izan dadin dagokion erabakia har dezan.

Une honetan ITSASO bereizteko espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratuta dago, eta aurreikusten da 2016 urte bukaerako amaituko dela espedientea, beraz 2017 urtetik aurrera berriro bi herri izango dira, batetik EZKIO eta bestetik ITSASO.

ALKATEA
Garikoitz Aiesta Etxaniz

 

Dokumentua deskargatu

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria [pdf]

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria

 

Dokumentua deskargatu

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua [pdf]

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua

 

GuardarGuardar
Guardar
Guardar
Guardar