Visor de contenido web

Alkatearen agurra

Jose Ignacio Eetxezarreta Estala

Ezkioren lehen aipamena 1385eko urriaren 29koa da. XVI. mende hasieran, Ezkio Areriako Alkatetza Nagusiaren partaide zen eta 1661eko martxoan banatu zen errege-pribilegioak lortu zituelako.

1965 urtean Ezkio Itsasorekin bateratu zen Ezkio-Itsaso udalerria sortuz. Egoera honek 2017ko urtarrilean izan du amaiera udalerriaren banaketaren ondorioz. Beraz, historikoki izan bezala, Ezkio bera bakarrik da berriro udalerri.

Betidanik Ezkio baserriz osaturiko herria izan da eta bere ekonomia lehen sektorean oinarritu du. Bitxikeria bezala, esan behar da hain ospetsua den Santa Luzia feria Ezkioko Santa Luzia auzoan sortu zela duela ehunka urte. 1726an Iruñeko Gotzaindegiak feria Santa Luziako baselizan egitea debekatzeko eskatu zuen eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu. Hurrengo urtean, Urretxuk lortu zuen feria bertan egiteko baimena.

Oso ezagunak izan dira ere Ezkioko Ama Birjiñaren ustezko agerraldiak. Milaka eta milaka pertsona gerturatu ziren 1931 urtean Ezkiora eta hainbat liburu idatzi dira gertakizun horren inguruan.

Ezkioren aldaketarik garrantzitsuenak XX. mendeko 70eko hamarkadan hasi ziren. Inguruko herrietan kokaturik zeuden enpresa askok Ezkio aldera etortzera erabaki zuten. Horren ondorioz, gure herria aldaketa sakon batean murgildu zen, eta amaieran, baserri munduaren eta industria alorraren arteko konbinazio bereziaren eredu bihurtu zaigu Ezkio. Azkenik XXI. mendearen hasieran, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuak bete-betean harrapatu gaitu. Trenbide berriak herri osoa zeharkatzeaz gain geltokia ere izango du Ezkion.

Hauxe da gure herria, iragana mantentzen dugu (Igartubeiti baserria) eta etorkizunaren trenera igotzen gara (AHT geltokia). Guztiok gonbidaturik zaudete Ezkio eta bereziki ezkiotarrak ezagutzera.

 

ALKATEA
Jose Ignacio Etxezarreta Estala

 

Dokumentua deskargatu

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria [pdf]

2016-03-16ko Udal Osoko erabakiaren ziurtagiria

 

Dokumentua deskargatu

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua [pdf]

Alderdiek sinatutako “Estipulazio” dokumentua

 

GuardarGuardar
Guardar
Guardar
Guardar