Udal Ordenantzak · Tasak
1. Obligaziozko udal zergak
1.1. Ondasun Higiezinei buruzko zergak
A) GAUR EGUNGO EGOERA [2018 urtea]
- Hiri ondasunentzat:
. Industri edo Zerbitzu erabilerarako lurzoruan dauden ondasun hiritarrentzat: Karga tasa: % 0,4634
. Gainerako Ondasun hiritarrentzat: Karga tasa: % 0,2416. - Landa Ondasunentzat: Karga tasa: % 0,4877
Salbuetsiak geratzen dira familia osatzen duten kideen egoera ekonomikoa dela eta, familia unitateko kide guztien urteko sarrerak (gauden urtearen aurreko ekitaldiko datuak kontutan hartuaz) ondoren ezartzen diren kopurura iristen ez badira:
GEHIENEKOAK KIDE KOPURUAREN ARABERA | HILEAN | URTEAN |
---|---|---|
1 | 602,28€ | 7.227,36€ |
2 | 752,85€ | 9.034,20€ |
3 | 865,78€ | 10.389,36€ |
4 edo gehiago | 903,42€ | 10.841,04€ |
Salbuespenaren onarpena Alkatetzaren ebazpen bidez egingo da, eta beti ere ordainketa egin ondoren salbuespen egoera Udaletxean egiaztatzen bada. Horretarako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Eskaera behar bezala beteta
- Ondasun higiezinei buruzko zerga ordaindu izanaren agiria
- Familia osatzen dutenen errolda agiria
- Familia osatzen duten kide guztien aurreko urteko PFEZ aitorpena
1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
A) GAUR EGUNGO EGOERA [2018 urtea]
Ibilgailuen potentzia eta mota | Kuota (euroak) | ||
A) Turismoak |
|
| 2018 urtea |
· 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak |
|
| 37,25 |
· 9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak | 77,39 | ||
· 12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak | 129,12 | ||
· 14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak | 173,95 | ||
· 16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak | 223,49 | ||
· 20 zaldi fiskaletik gorakoak | 284,00 |
B) Autobusak | 2018 urtea | ||
· 21 plaza baino gutxiagokoak | 178,96 | ||
· 21etik 50 plazatara bitartekoak | 254,89 | ||
· 50 plaza baino gehiagokoak | 318,59 |
C) Kamioiak | 2018 urtea | ||
· Karga erabilgarriko 1.000kg. baino gutxiago | 90,84 | ||
· Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg.ra | 178,96 | ||
· Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg.ra | 254,89 | ||
· Karga erabilgarriko 9.999 kg baino gehiagokoak | 318,59 |
D) Traktoreak | 2018 urtea | ||
· 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak | 37,96 | ||
· 16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak | 59,63 | ||
· 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak | 178,95 |
Ibilgailuen potentzia eta mota | Kuota (euroak) | ||
E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak | 2018 urtea | ||
· Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiago | 37,36 | ||
· Karga erabilgarriko 1.000tik 2.000 kg bitartean | 59,63 | ||
· Karga erabilgarriko 2.999tik gorakoak | 178,95 |
F) Bestelako ibilgailuak | 2018 urtea | ||
· Ziklomotoreak | 9,52 | ||
· 125 z.k.-rainoko motozikletak | 9,52 | ||
· 125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak | 16,33 | ||
· 250tik 500 z.k.-rainoko motozikletak | 32,53 | ||
· 500tik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak | 65,04 | ||
· 1.000 z.k.-tik goragoko motozikletak | 130,15 |
Aintzinako ibilgailuen 100eko 100era bitarteko hobariari dagokionez, beti ere aplikatzen hasiko da eskatzaileak eskaera egin eta hurrengo urtetik aurrera.
100eko 50eko hobaria ere ezarri izango da, ibilgailuaren motorren edo kontsumitzen duen karburanten arabera, ingurugiroan duen eragina aintzat harturik, beti ere aplikatzen hasiko da eskatzaileak eskaera egin eta hurrengo urtetik aurrera.
1.3. Iharduera ekonomikoen gaineko zerga
A) GAUR EGUNGO EGOERA [2018 urtea]
-
Gaur egun ezarritako koefizientea 1,94056 da.
-
Udalbarrutiko finkamendu fisikoa ponderatzen duen indize-eskala bakarra da eta hau 1 da.
2. Ezarpen borondatezko zergak
2.1 Eraikuntza, instalazio eta obre buruzko zerga
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
Karga tasa
· Oin berriko obrak edo eraikinak, hauek txikien sailkapenean sartzen direnean, 6.000 euro arte | Salbuetsita |
· Obrak, eraikinak edo oin berriko instalazioak orokorrean | 3,50 % |
· Oin berriko obrak, eraikinak edo instalazioak nekazal arlokoak | 0,35 % |
· Obrak, eraikinak eta instalazioak industri arlokoak | 4,50 % |
· Mota guztietako eraikuntza, eraikin eta instalazioen handikuntza edo/eta aldakuntza edo birgaikuntza obrak | 3,50 % |
· Barne aldaketa obrak edo/eta eraikinen birgaikuntza, edozein erabilera dela eta, barne etxebizitza bi edo gehiagotan zatitzeko obrak direnean | 3,50 % |
· Edozein motako lurzorutan egin beharreko lur mugimenduak eta lurra erauzteko eta berdintzeko lanak | 5,00 % |
· Betelan exekuzio obrak edo/eta zabortegiak, deba Eusko Jaurlaritzako 423/1994 Dekretuan jasotzen den “baimendutako zabortegi eta leku” definizioaren arabera | 5,00 % |
Honako salbuespen egoera hau aurrikusten da:
- Udal interes berezi bezala aitortzea, kuotaren %100ko salbuespena ezarri ahal izateko, herriarentzat onuragarri diren eraikin, obra eta instalazioak, beti ere herriari eta herritarrei zerbitzu bat ematea suposatzen denean, zehazki: janari dendak, arropa dendak, eguneroko erabilerarako gai ezberdinak saltzeko dendak
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera behar den bezala beteta.
- Egin nahi den eraikin, obra edo instalakuntzaren behar den dokumentazioa, non azaltzen den zehazki zer nolako jarduera ezarri nahi den.
- Alkatetzak, eraikin, obra edo instalakuntzaren lizentzia ematerakoan, onartu ahalko du eskatutako salbuespenaren aplikazioa, ebazpen bidez.
2.2 Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga
A) Gaur egungo egoera [2016 URTEA]
ALDIA | PORTZENTAIA % | TARIFA |
1-5 | 3,1 | 5 |
5-10 | 2,8 | 5 |
10-15 | 5 | 5 |
15-20 | 2,7 | 5 |
3.Tasak
3.1. Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasak
3.1.A. Lurzoruaren legeak exijitutako hirigintz lizentziak emateagatiko tasa
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
Obra txikiei dagozkien lizentziak emateagatik: | € |
6.000,00 euro arteko aurrekontua dutenak | Salbuetsiak |
6.000,00-30.000,00 euro arteko obrak | 135,25 |
Obra handiei dagozkien lizentziak emateagatik: | € |
Nekazal sektoreari dagozkionak | 36,73 |
Etxebizitzak (2 etxebizitza arte) | 357,27 |
Etxebizitzak (3 etxebizitza edo gehiago) | 886,65 |
Industria | |
· 1.000 m² artekoak | 886,65 |
· 1.000 m² / 5.000 m² artekoak | 1.769,31 |
· 5.000 m²tik aurrerakoak | 2.657,46 |
Partikularrek bultzatutako iharduerengatik | |
Plan Partzial, Plan berezi, eta urbanizazio proiektuen tramitazioa | 4.428,91 |
Xehekapen azterlan proiektuen tramitazioa | 2.436,91 |
Birpartzelazio eta konpentsazio proiektuak | 3.543,26 |
Hirigintza kontsultak | 442,90 |
Nekazaritzako hirigintz kontsultak | 44,27 |
Gainerakoak | 930,11 |
Iragarki gastuak aparte dira eta beti eskatzaileen kontura |
|
3.1.B. Establezimenduen irekitze lizentziak emateagatiko tasak
A) Gaur egungo egoera [20186 URTEA]
Iharduera salbuetsiak dituzten establezimenduentzako lizentziak emateagatik | 443,20 |
Iharduera sailkatuak dituzten establezimenduentzako lizentziak emateagatik | |
· Komertzioak | 443,20 |
· Industriak | 886,83 |
· Gainerako instalazioak | 886,83 |
Honako salbuespen egoera aurrikusita dago:
- Udal interes berezi bezala aitortzea, %100ko salbuespena ezarri ahal izateko, herriarentzat onuragarri diren komertzioak (dendak) irekitzeagatik, beti ere herriari eta herritarrei zerbitzu bat ematea suposatzen denean, zehazki: janari dendak, arropa dendak, eguneroko erabilerarako gai ezberdinak saltzeko dendak
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera behar den bezala beteta.
- Ireki nahi den komertzioaren (denda) dokumentazioa, non azaltzen den zehazki zer nolako jarduera ezarri nahi den.
- Alkatetzak, irekitzen baimena edo lizentzia ematerakoan, onartu ahalko du eskatutako salbuespenaren aplikazioa, ebazpen bidez.
3.1.C. Zaborrak etxez etxe biltzeagatiko tasa
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
Mota | Hiruhilekoa | Urtekoa |
Etxeko zaborrak | 30,26 | 121,04 |
Merkatal zaborrak | 70,29 | 281,18 |
Industri zaborrak | 140,85 | 563,54 |
3.1.D. Udal hilerriko zerbitzuengatiko tasa
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
- Lurrean hilobiratzeagatik: 156,63 euro.
- Lurrean hilobiratutako gorpua ateratzeagatik: 156,63 euro.
4.2. Udal jabari publikoaren erabilera pribatiko edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza
4.2.1 Udal bide publikoen lurzoru, lupe edo hegalkinaren erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
Auzoteria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lurzoru, zorupe edo hegalkinaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasa aipatutako enpresek edual mugartean urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen %1,5ekoa da. Martxoak 19ko 4/2003 Foru Arauak aldaketak sartu ditu tasa honetan, eta baita ere sartzen dira zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituzten enpresak.
3.2.2 Landa bideen erabilera berezia
A) Gaur egungo egoera [2018 URTEA]
- Tasa: Bidaia eta 500 metro lineal edo bide-zati bakoitzeko 10,34 euro. Lana dohain eginez bide horren hobekuntza edo kontserbazioan lagundu dutela behar bezala egiaztatzen duten eskatzaileek aipaturiko zenbateko horren %10 ordainduko dute.
- Fidantza: 500 metro lineal edo bide-zati bakoitzeko eta bidai bakoitzeko 41,62 euroko kopuru unitarioa.
- Ezarritako tasa eta fidantza aplikatuko da hormigonatu nahiz hormigonatu gabeko udal titularitateko bide publikoetan eta bi kasuetan baldintza berdinetan.
4.2.3 Karpa lagapena
A) Gaur egungo egoera (2018 urtea)
- Karpa lagatzeagatik prezioa: 2.000,00 euro (gehinez 7 eguneko eperako, jaso eta itzultzen den arte).
- 7 egun horietatik gainditzen den egun bakoitzeko: 100,00 euro egun bakoitzeko.
Baimen bakoitzagatik: 300,00 euroko bermea jarriko beharko da.